Epai-mahaia

Epai-mahaia

ANIMABASAURI-ANIMABASQUE zinemaldiko epai-mahaia Luzemetraian Sail Ofizialean, 35mmko Laburmetraien Sail Ofizialean eta Karratu Saileko sarien irabazleak aukeratzeaz arduratzen da.

LUZEMETRAIEN SAIL OFIZIALA

Mario CambiMARIO CAMBI

Mario Cambi (Roman jaioa) 1987an hasi zen lan egiten argazkilari, kamara, editore, zuzendaritza laguntzailea, zuzendari, gidoilari, idazle eta irakasle bezala. Antzerkian, zineman eta telebistan la egin du luzemetraiak, laburmetraiak, telebista saioak eta dokumentalak zuzentzen eta idazten. Zientzia-fikziozko eleberri bat idatzi du, “Genesi oltre la luce” eta gaur egun zineman dabil luzemetrai batean, telebistan 2D animaziozko sail batean eta antzerkian musikal eta komedia batean lanean. Zuzendaritza, gidoi eta egokitzapen irakaslea da Erromako N.U.C.T. Unibertsitatean.

MAITE RUIZ DE AUSTRI

Maite Ruiz de Austri Espainiako Zientzia eta Arte Zinematografikoen Akademiaren kidea da eta bi Goya sari irabazi ditu bere “El regreso del viento Norte” eta “¡Qué vecinos tan animales!” animaziozko luzemetraiekin. Erakundeetzako programa hezitzaile eta kulturalak idazten eta zuzentzen hasi zen eta ordutik luzemetraiak, laburmetraiak, bideoklipak, dokumentalak, etab. Zuzendu ditu eta nazioarteko zenbait zinemaldi ospetsuetan parte harte du bere lanekin.

RICARDO RAMÓN

1966an Donostian jaioa. 1988 lanean hasi zen animazio munduan “La leyenda del viento del Norte” luzemetraian. Lehen esperientzia honen ostean, DIBULITOON Studio (1991) sortu zuen Ángel Alonso zuzendariarekin. Produkzio-etxe honekin, 4 animaziozko luzemetrai egin ditu: “Ametsen lapurra”, “Glup”, “Supertramps” eta “Cristóbal Molón”. Gaur egun, bere bostgarren filma, “Mystikal, Eldynen bidaia”, telesail bat eta zenbait laburmetraietan lanean ari da. Hogeitaka urte hauetan, zine eta telebistan, 40 nazioarteko ekoizpen baino gehiagotan parte hartu du.

CARLOS VARELA

Super 8mm formatuan egin nuen nire lehen animazio lanak jaso zituen zenbait tokiko sariei esker, Euskal Herrian lehen animaziozko luzemetraia, “Kalabaza tripontzia” egin zuen taldean sartu nintzen lanean. Hortik aurrera Euskadi zein Madrilen egin nuen lan eta baita Europa eta AEBetako estudientzako ere bai animatzaile edo storyboard marrazkigile bezala. Bi Goya sari jaso ditut animaziozko luzemetraiekin eta gaur egun Sarean duten kokatzerako eta euskarri berrientzako 2D animaziozko fimeetan teknologia berrien aplikazioa ikertzen ari naiz. Gainera bestelako lanetan ari naiz 2D eta 3D konbinatzen.

IÑAKI GÓMEZ

Euskal animazioaren proieku handienetan lan egiteko zortea izan dut gidoigintza, teknika, prozesu, diseinu, konposizio eta ekoizpenaz jende askorekin ikasiz baina askoz gehiago ikasi dut taldean lan egiteaz, ahaleginaz, dedikazioaz eta lana ondo egitearen asteasunaz eta beti ordain txiki baten truke. Euskadin telesail eta luzemetrai ugari ekoiztu ditugu eta orain urte asko egunero gogor lan egiten duten pertsona anonimo guztiak gure errespetu eta mirespen handiena merezi dute.

FRANCIS NIELSEN

Francis Nielsenen lehen lanak titiritero legez izan ziren eskola eta haurtzaindegietan. Ondoren, René Goscinnyk eta Albert Uderzok sortu zuten Studio Idéfixen hasi zen lanean «Les 12 travaux d’Asterix» eta «La ballade des Dalton» luzemetraietan zuzendaritza laguntzaile. Bi produkzio-etxe sortu ditu, Stout Studio eta Rooster Studio. Gaur egun telesail, telebistarako programa berezi eta luzemetraien zuzendaria da. Veneziako Zinemaldian egon den lehen animaziozko zuzendaria izan zen «The dog, the general and the birds» filmarekin.

35MMKO LABURMETRAIEN SAIL OFIZIALA

SamSAM

Sam gaztetan hasi zen animazio munduan, autodidakta moduan eta liburuak eta aldizkariak irakurriz ikasi zuen. Arte Ederretako fakultatetik eta zenbait estudioetatik pasa eta gero, bere produkzio-etxea sortu zuen, “Conflictivos Productions”. Bere lehen lanak, “Encarna” eta “Hermético” zenbait zinemaldietan eman ziren eta aldi berean Aardman estudiorako freelance bezala lan egin zuen. 2006an, Sam I.B. Cinemarekin bateratu zen eta bat egite honetik “El ataque de los Kriters asesinos” eta “The werepig” laburmetraiak sortu ziren. Gaur egun “Vicenta” laburmetraia bukatzen ari da, aurrekoak baino anbizio handikoa dena.

Pedro MedinaPEDRO MEDINA

1966an jaio zen. Informazio Zientzien Fakultatean ikasi zuen. 1987tik 1999ra Alcalá de Henaresko Zinemaldia zuzendu zuen eta 2000. urtetik zinemaldi horren koordinatzaile teknikoa da. Urte hauetan zehar, beste idazle batzuekin argitalpen hauek koordinatzen ditu: “Historia del cortometraje español” (1996), “Cortos pero intensos” (2005) eta “Cervantes en imágenes” (2005). 1998ko apirilatik 2005era Espainiako Zientzia eta Arte Zinematografikoen idazkari teknikoa izan zen. 2005an, Pozuelo de Alarcón-Madrilgo Erkidegoko Nazioarteko Irudi Animatuzko Zinemaldiaren zuzendaria izendatua izan zen. “Cahiers du cinéma. España” aldizkariaren editorea da.

Aizpea GoenagaAIZPEA GOENAGA

Aizpea Goenaga euskal aktore, idazle, zuzendari, gidoilari eta itzultzailea ere bada. Euskal Herrian, Madrilen eta New Yorken egin zituen interpretazio eta idazketa dramatiko ikasketak. Hamahiru urterekin hasi zen lanean eta ordutik antzerki, telesail eta zinemarako film pila egin ditu. Azken urteotan “Sukalde kontuak” izeneko filma idatzi eta zuzendu du eta Patxi Barcoren “Dragoi ehiztaria” filmaren gidoia egokitu du euskarara. Antzerkian egin duen lanagatik zenbait sari jaso ditu.

KARRATU SAILA

KARRATU saileko epai-mahaia Basauriko gazte eta UPV/EHUko Arte Ederretako ikasle hauek osatzen dute:

  • SIMÓN TERROBA
  • BORJA NAFRÍA
  • IMANOL EGUSKIZA
  • EDER REGUERA
  • GOIZNABAR MONCLÚS
  • OIHANE KORRES
  • JON ASPURU
  • IBAI SAINZ-AJA
  • ENEKO BEJARANO
  • NEREA RUIZ
  • NEREA URIARTE
  • JONE ELORRIAGA
  • ALBERTO SOBRADO
  • OIER BOLUMBURU