Haurrentzako filmak

CHER AMI

SOCIAL ANTZOKIA
Larunbata 24 – 10,00
85′ · Gazteleraz

1918ko urrian gaude, Lehen Mundu Gerran. Europan gertatzen ari den batailatik kanpo daudelarik, Cher Ami uso arrak eta bere lagunek denbora pasatzen dute lasaiki Argonnengo (Frantzia) abeletxe batean. Baina gerra gatazka eurengana heltzen denean, uso ar baldarrak mezulari leialetan bihurtuko dira eta amerikar soldaduen batailoi oso bat salbatuko dute.


PLANET 51

SOCIAL ANTZOKIA
Larunbata 24 – 12,00
91′ · Euskaraz

Planet 51 marrazki bizidunetako komedia galaktikoa da, eta estralurtarren abenturak kontatzen dizkigu. Charles ‘Chuck’ Baker kapitain estatubatuarra Planet 51ra iritsi da, eta sinetsita dago inor ez dela hara heldu bera baino lehenago. Ezustean, ordea, planetan pertsona txiki berde batzuk bizi direlaz konturatuko da; pertsona horiek zoriontsuak dira, hesi zuriz inguratutako haien lorategitxoetan. Egia esan, paisaiak Ameriketako Estatu Batuetako 50eko hamarkadako urte zoriontsuak eta xalotasunez beteak gogorarazten dizkigute. Urte haietan, beldur bakarra zegoen AEBetan: estralurtarren inbasioa. Eta nor da estralurtarra Planet 51n? Chuck. Rover lagun-robotaren eta Lem adiskide berriaren laguntzaz, Planet 51ko lur harrigarri bezain nahasgarrietan ibiliko da Chuck; ihesi betiere, ez baitu bere burua Estralurtar Inbaditzaileen Museo Espazialeko bilduma iraunkorrean parte bihurtzea nahi.


PÉREZ 2, GURE SAGUTXO HORI

SOCIAL ANTZOKIA
Igandea 25 – 10,00
90′ · Euskaraz

Perez sagutxoa eta honek hortzen truke buruko kuxinen azpian jartzen dituen txanponak desagertzear daude. Guraso batzuek beraien etxeetan segurtasun sistema elektronikoak instalatu dituzte eta ezinezko misioa gertatzen da etxe hauetan sartzea ikusia izan gabe. Bere lehen hortza galduko duen mutiko batek eta bere arreba ezatseginak, Perez lagunduko dute teknologiak ohiturarekin akabatu ez dezan.


CAZADORES DE DRAGONES

SOCIAL ANTZOKIA
Igandea 25 – 12,00
80′ · Gazteleraz

Zoe maitagarrien ipuinetan sinesten duen neskato txiki bat da, gustuko ditu eta horregatik ez da xaloa. Bere osabari laguntzeko, Arnold Jaunari, dragoi beldurgarri batekin amaitu behar du eta horretarako Zoek heroi bat bilatuko du. Orduan, Gwizdo eta Lian-Chu ezagutuko ditu, dragoi ehiztariak dira bi pertsonaia arduragabe hauek , baina izaerak izaera Zoek beraiengan sinestuko du.