Animazio eskolak

Animazio eskolak

VOLDA UNIVERSITY
Voldako Lizentziatura programak ikasleak animazio munduan adierazpen modu independente batekin profesionalki lan egiteko eta berrien, informazioaren, publizitatearen eta entretenimenduaren esparruetan animaziozko teknikaka erabiltzeko gaitu egiten ditu. Ikasketen programaren eraikuntzarekin, ikasleek lehen hiru seihilabetetan animazio teknika tradizionalak eta esperimentalenak ikasten dituzte; laugarren seihilabetean nahi dutenean espezializatu daitezke.
www.hivolda.no


ECOLE SUPÉRIEURE DES MÉTIERS ARTISTIQUES
CGI diseinatzaileak, 3D animatzaleak, komiki ilustratzaileak, komunikazio zuzendariak, agente artistikoak, freelance argazkilariak. Liburutegi handi bat eta azken teknologietan beharrezko guztia duten hiru gela. Erakusketa areto bat, kafetegi zabala eta parking erraldoia. Anbizio handiko proiektu arkitektoniko honek edertasuna eta praktikotasuna batzen ditu; urtero 480 ikasle baino gehiagok euren asmoekin bat datorren ingurune batean ikasteko aukera dute. Ikasleetaz gaiz, ESMAko irakasle askok, euren alorrean profesionalak dira.
www.esma-montpellier.com


THE ARTS INSTITUTE OF BOURNEMOUTH
Institutua komunitate kreatiboa da non ikasleek eta irakasleek arte, diseinu eta komunikabideen diziplineekiko konpromisoa eta grisa konpartitzen duten. Begirale, hizlari eta teknikoek euren irakasgaien esperientzia praktikoaren aberastasunaz gozatu egiten dute eta gehienek ikerketa eta praktika edo bien bidez euren lanarekiko konpromisoa mantentzen dute. Industriaren talde eta arte, diseinu eta komunikabide enpresen bisitek gure ikasleak gaur egungo lan praktiketaz eta eremu hauen barneko garapen teknologikoetaz informazten dituzte. Neurri handi batean industria kreatiboetan lan egiten duten pertsona eta komunitateen bidea islatzen duten espezialista ingurugiroa eta aukeratutako karreran arrakasta izateko, asmoetaz ohartzeko konfidantza eta ezagutza eta trebetasun profesionalak eskaintzen ditugu.
www.aucb.ac.uk


THE ANIMATION WORKSHOP
The Animation Workshop ospe handia du nazioarteko zinemaren industriarentzako eskaintzen dituzten goi ikasketei esker. Eskola bat baino gehiago gara. The Animation Workshop animazioaren eta erlazionatutako lanbide eta negozioen garapen eta ezagueraren nazioarteko gunea da. Animazio kurtsoentzako eta heziketa espezializatuentzako zimendu onenak lortzen saiatzen gara. Gainera, lanbidearen alde guztien garapenean lan egiten dugu, artistikoak zein komertsialak.
www.animwork.dk


MOME MOHOLY-NAGY UNIVERSITY OF ART AND DESIGN
Hungariako Arte eta Ofizioen Institutu Erreala 1880ko azaroaren 14 ireki zituen ateak bere lehen klasearekin, eskultura tailerra. 1993an gaur egungo hezkuntza sistema bereganatzen du ondorengo departamentuekin: arkitektua, produktuen disienua, silikato diseinua, testuen diseinua eta ikus-komunikazioa. Eskeinitako kurtsoen tartea hobetzen joan da urtetan zehar, batez ere espazio, objektu eta irudiaren diseinua hartuz.
www.mome.hu


GOBELINS, L’ÉCOLE DE L’IMAGE
Gobelins, irudi eskolaren animazio departamentua, arte aplikatu, inprimatze eta komunikabide digitalen eskola, Parisko Merkataritza eta Industria Ganberan afiliatua, orain hogeita hamar urte baino lehenago sortua izan zen 70. hamarkadan Frantziako animazio industrian zegoen artisten beharra bete nahian. Gaur egun, Gobelinsgo animazio kurtsoan graduatzen direnak herrialdeko eta baita mundu osoko estudio garrantzitsuenetan egiten dute lan: DreamWorks, Sony, Disney, Pixar, Framestore, Electronic Arts, etab.
www.gobelins.fr


MAISCA
Balear Uharteko Unibertsitatea ikusentzunezko sortzeko teknologi berrietako hezkuntzan eredutzat
ezagutzen da nazioarteko mailan, batez ere hiru arlo hauetan: betiko animazioa, ordenagailuz sorturiko
animazioa eta zine eta telebistarako efektu bereziak. MAISCA izeneko animazio eta irudi-sintesiari buruzko masterra 1990etik ematen da eta ikasleek sorturiko
proiektuek jasotako sari eta sari-proposamenen bidez esker ona irabazi du.

ww.ladat.es


POZOKOETXEKO KULTUR ETXEAN EMANALDIAK

Larunbata 24 – 22,00
ANIMAZIO ESKOLEN LABURMETRAIAK 1
110′

Igandea 25 – 22,00
ANIMAZIO ESKOLEN LABURMETRAIAK 2
101′

Astelehena 26 – 20,00
ANIMAZIO ESKOLEN LABURMETRAIAK 3
110′

Asteartea 27 – 20,00
ANIMAZIO ESKOLEN LABURMETRAIAK 4
92′

FNAC BILBAON EMANALDIAK

Asteartea 27 – 19,00
ANIMAZIO ESKOLEN LABURMETRAIAK 1
110′

Ostirala 30 – 12,00
ANIMAZIO ESKOLEN LABURMETRAIAK 2
101′