MAITE RUIZ DE AUSTRI
Maite Ruiz de Austri Espainiako Zientzia eta Arte Zinematografikoen Akademiaren kidea da eta bi Goya sari irabazi ditu bere “El regreso del viento Norte” eta “¡Qué vecinos tan animales!” animaziozko luzemetraiekin. Erakundeetzako programa hezitzaile eta kulturalak idazten eta zuzentzen hasi zen eta ordutik luzemetraiak, laburmetraiak, bideoklipak, dokumentalak, etab. Zuzendu ditu eta nazioarteko zenbait zinemaldi ospetsuetan parte harte du bere lanekin.
80. hamarkada bukaeran “Komikia, 9. artea” telebistarako telesail dokumentala idatzi eta zuzendu zuen, Stockholmen arteari buruzko programa onenaren saria irabazi zuen eta New York eta Houstongo zinemaldietan finalista geratu zen. 13 autoreen bizitza eta lanari buruzko “Komikiaren maisu handiak” dokumental monografikoa egin eta gero, animaziozko luzemetraietan lanean hasi zen: “Ipar haizearen erronka”, bere bi Goya sariak irabazi zituen “Ipar haizearen itzulera” eta “¡Qué vecinos tan animales!”, “La leyenda del unicornio” eta “Animal Channel”. Gainera, Houston, New York, Lima, Cartagena edo Salamancako zinemaldietan besteak beste, sari ugari irabazi ditu. Bere filmak hizkuntz anitzetara itzuli dira.
EMANALDIAK SOCIAL ANTZOKIAN
Astelehena 26 – 18,00
EL REGRESO DEL VIENTO NORTE
72′ · Gazteleraz
Ostirala 30 – 10,00
ANIMAL CHANNEL
75′ · Euskaraz
EMANALDIAK MULTICINES BILBAON
Astelehena 26 – 17,30
LA LEYENDA DEL UNICORNIO
78′ · Gazteleraz
Asteazkena 28 – 19,45
¡QUÉ VECINOS TAN ANIMALES!
69′ · Gazteleraz
BRB INTERNACIONAL
BRB Internacional-eko telesail famatuetan oinarritutako telebistarako luzemetraiak aurkezten ditugu: “David, el Gnomo”, “La vuelta al mundo de Willy Fog”, “D’Artacan y los tres mosqueperros” eta “Ruy, el pequeño Cid”. Aurten hain zuzen ere, gnomoen artean ezagunena dena bere 25. urteurrena ospatzen baitu: 1985an, David Gnomoak espainiar etxe guztietako bazkalondoak animatzen zituen. Familietako senideak etxean zeukaten telebista bakarraren inguruan elkartzen ziren “Primera Cadena” delakoa ikusteko.
EMANALDIAK SOCIAL ANTZOKIAN
Igandea 25 – 18,00
LOS GNOMOS LA GRAN AVENTURA
80′ · Gazteleraz
EMANALDIAK POZOKOETXEKO KULTUR ETXEAN
Asteazkena 28 – 20,00
RUY, EL PEQUEÑO CID
75′ · Gazteleraz
Osteguna 29 – 20,00
WILLY FOG – LA VUELTA AL MUNDO EN 80 DÍAS
75′ · Gazteleraz
EMANALDIAK MULTICINES BILBAON
Asteartea 27 – 17,30
D’ARTACAN Y LOS TRES MOSQUEPERROS
75′ · Gazteleraz