UMEENTZAKO TAILERRA: FLIPBOOK-AK
Oscar de Santillana (Ars Animación)
Oscar de Santillana, animatzaile profesionala eta Ars Animación The Film Animation Academy-ren sortzaile eta zuzendariak tailer hau emango du. Bertaratzen diren umeek, folioskopio bat (apurka-apurka aldatzen diren irudiak bere orrialdetan dituen libura; orrialdeak agudo pasatzean, mugimendu sentsazioa ematen du) sortzeko prozesua zein den ikasiko dute eta bertan bat sortzeko aukera izango dute.
FNAC BILBAO
Larunbata 24 – 12,00
IDEIA BAT IZAN DUT!
Carlos Varela
Tailer hau jakingura duten guztientzat da. Ideia bat edo ideia bat izateko ideia duten kreatiboentzako. Artisauen bila dabiltzaten ekoizle edo ekoizlegaientzako. Ikusentzunezkoen langileen bila dauden ideiak. Proiektu batentzako kideen bila dabilen talde edo artisau bakartientzako. Carlos Varelak, bi Goya sari irabazi dituen animatzaileak, tailer hau emango du non animazioko film bat egiteko beharrezkoak diren pausuak erakutsiko ditu. Lehen ideia, gidoiaren elementuak, formatu hoberenaren aukeraketa, pertsonaien garapena, etab.
UPV/EHU Leioa (Arte Ederretako fakultatean)
Asteazkena 28 – 11,00
ANIMAZIOA – “ARETOETAKO FILMAK BAINO GEHIAGO”
Oscar de Santillana (Ars Animación)
Animazio kreatiboari buruzko hitzaldia eta profesionalek eta animazio ikasleek egindako laburmetraien emanaldia.
Animazioa, zinema eta telebistako industriaren parte izan arren, adierazpen artistikorako bide bikaina da. Teknika eta euskarri mota ezberdinek zuzendarien adierazpen pertsonala ahalbidetzen dute. Material hau, nekez ematen da zinema komertzialetan, baina mundu osoan eta europar kontinentan batez ere antolatzen diren animazioan espezializatutako zinemaldi anitzetan primerako erakusleihoa aurkitzen dute.
UPV/EHU Leioa (Facultad de Bellas Artes)
Osteguna 29 – 11,00