Luzemetraiak

KURT BLIR GRUSOM (Rasmus A. Sivertsen)

Norvegia, Danimarka · 2008 · 74′

Kurt tipo azkarra da. Kamioilari bikaina da baina inork ez du Kurt den bezala ikusten. Egun batean, norbaitek medikuak kamioilariak baino garrantzitsuagoak direla esango dio. Bere konfiantzak min hartuko du, baita bere biboteak ere. Bud semearekin, Kurtek garrantzitsua izateko ahal duen guztia egingo du. Baina Kurt gaizto bihurtuko da.

EMANALDIA SOCIAL ANTZOKIAN
Ostirala 23 – 20,00
Norvegierazko jatorrizko bertsioa gaztelerazko azpitituluekin


LAS AVENTURAS DE DON QUIJOTE (Antonio Zurera)

Espainia · 2009 · 80′

Miguel de Cervantesek idazten ari den eleberriak, honen etxean bizi den sagutxo bat liluratu du. Gauero bere familiari On Kixoteren istorioa kontatzen dio; zaldun ibiltari izatea eta egia eta tolerantzia borrokatzea helburu duen katamotz bereziarena, alegia. Abentura berriak bilatuko ditu Sancho lagun bereizezina alboan duela.

EMANALDIA SOCIAL ANTZOKIAN
Larunbata 24 – 18,00
Gaztelerazko jatorrizko bertsioa


ROADSIDE ROMEO (Jugal Hansraj)

India, Estatu Batuak · 2008 · 93′

Romeoren istorioa da hau. Bizitza bizi duen tipo batena. Behar zuen dena zuen – bizitzeko luzuzko etxe bat, festan joateko neskak eta paseatzeko autoak. Baina egun batean, gogokoen maskota denaren familia etxez aldatuko du eta Bombayko kale kaskarretan utziko dute abandonatua.

EMANALDIA SOCIAL ANTZOKIAN
Larunbata 24 – 20,00
Ingelesezko jatorrizko bertsioa gaztelerazko azpitituluekin


GOAT STORY (Jan Tománek)

Txekiar Errepublika · 2008 · 81′

Istorio honek Jemmy baserritar gaztearen eta Ahuntz bere lagunaren arteko adiskidetasuna erakustiko digu Erdi Aroko Pragara heltzen direnean. Jemmy Katy -Pragako neskato argi batez maiteminduko da. Ahuntz jeloskor jarri eta Katy gorrotatzen hasiko da…

EMANALDIA SOCIAL ANTZOKIAN
Igandea 25 – 20,00
Txekierazko jatorrizko bertsioa gaztelerazko azpitituluekin


IN THE ATTIC (Jirí Barta)

Txekiar Errepublika, Eslovakia, Japonia · 2009 · 74′

Jostailu abandonatuen erreinuan bakea da nagusi Buttercup, papin eder bat, Gaitzaren Lurraldearen subirano krudelaren desirako objektua bihurtzen den arte. Salbatu nahian gertatuko den zelai beteko batailan, adiskidetasunaren indarrak eta mundu zahar ona betikotzeko nahiak argia ekarriko dute.

EMANALDIA SOCIAL ANTZOKIAN
Astelehena 26 – 20,00
Txekierazko jatorrizko bertsioa gaztelerazko azpitituluekin


WINNETOONS (Gert Ludewig)

Filipinas, Belgika, Alemania · 2009 · 80′

Arizona, 1869. Winnetou eta Old Shatterhand, Brinkley Koronela eta bere bihozgabeko bidelapurren taldea gelditzen saiatuko dira, trenetan lapurreta egiten baitute. Abenturak aurrera egingo du altxor misteriotsu bat aurkitzen dutenean.

EMANALDIA SOCIAL ANTZOKIAN
Asteartea 27 – 18,00
Alemanierazko jatorrizko bertsioa gaztelerazko azpitituluekin


EDISON & LEO (Neil Burns)

Kanada · 2008 · 80′

Zure ohiko familian, aita ez da jenio magnetiko, ezmoral eta andrezale bat; ama zena ez dago 12 metroko metalezko erreplika batean betikotua; seme gazteak ez du, literalki, elektrizitatea bere zainetan; eta gazte nagusiak -Pickle, bere saltxitxa txakur robotikoarekin batera- ez du familia osoaren ordena erroiztea prometitu.

EMANALDIA SOCIAL ANTZOKIAN
Asteartea 27 – 20,00
Ingelesezko jatorrizko bertsioa gaztelerazko azpitituluekin


MULLEWAPP: FRIENDS FOREVER (Tony Loeser, Jesper Møller)

Alemania, Italia, Frantzia · 2009 · 77′

Johnny Mauser arrakastarik gabeko aktorea eta arlotea hiria bizi den bitartean jasan dituen arazo guztiengatik aldaketa behar du. Atsedena hartzeko leku aproposena Mullewapp ei da, basetxe eroso txiki bat duen herri txiki bat. Franz von Hahn eta Waldemarren lagun egingo da azkar. Eta Cloud ardia desagertzen denean, hiru lagun berriek euren lehen abentura hasi beharko dute.

EMANALDIA SOCIAL ANTZOKIAN
Asteazkena 28 – 18,00
Alemanierazko jatorrizko bertsioa gaztelerazko azpitituluekin


THE WATERCOLOR (Cihat Hazardagli)

Turkia · 2009 · 70′

Marcok 12 urte ditu eta marrazkirako gaitasun aparta du. Lorella, 18 urteko gazte ederra, hiru kale-artistek hezi dute eta Marcoren arte irakaslea izango da. Marco berataz maiteminduko da. Artea ez ezik, maitasuna eta sexualitatea ere aurkituko ditu. Zoritxarrez, Lorellak ez du Marco maitatzen akuarelak erdeinatzen dituen arte bildumagile bat maite baitu. Marcok, lor dezaken edozein margo bilduko du. Bere helburua, munduko akuarela bildumagile handiena izatea.

EMANALDIA SOCIAL ANTZOKIAN
Asteazkena 28 – 20,00
Ingelesezko jatorrizko bertsioa gaztelerazko azpitituluekin


ALISA’S BIRTHDAY (Seregin Sergey)

Errusia · 2009 · 94′

Alisa 21. mendearen bukaeran Lurran bizi den neska da. Bere historia urtebetetze egunean baino lehen aztekerta bat gainditzen ez duenean hasten da. Triste dago baina dena aldatuko da Gromozekak, bere lagun estralurtarrak, Koleida planetara espazio-bidaia batean gobidatzen duenean.

EMANALDIA SOCIAL ANTZOKIAN
Osteguna 29 – 20,00
Errusierazko jatorrizko bertsioa gaztelerazko azpitituluekin