ANIMABASAURI-ANIMABASQUE Animazio Zinemaldia gaur hasi eta datorren apirilaren 30a arte iraunduko du. Basauriko Sozial Antzokian, arratsaldeko 8etatik aurrera izango da zinemaldiari hasiera emango dion ekitaldia, bertan, besteak beste, Maite Ruiz de Austri animazio zuzendari gasteiztarra omenduko da eta KURT BLIR GRUSOM (Kurt Turns Evil) animazio film eskandinabiarra proiektatuko da.
Gozila, Barton Films eta Gorostilandak antolatu dute ANIMABASAURI-ANIMABASQUE eta Basauriko Udala, Eusko Jaurlaritza eta Bizkaizko Foru Aldundiaren laguntzaz eramango da aurrera. Beste behin ere, zinemaldi honek gaur egun nazioartean egiten den animazio anitz eta hoberena biltzea du helburu.
Zinemaldiko egunetan, animazioaren inguruko ekintza asko egingo dira: film luze eta laburren proiekzioak, tailerrak, atzerabegirak, umeentzako filmeen emanaldiak, helduentzako animazioa, erakusketak, etab.
Zinemaldiaren programazioa osoa eta behar duzuen informazioa guztia web gune honetan aurkituko duzue.
Ahal bezain beste goza dezazuen espero dugu!