Bihar asteartea, apirilak 13 eguerdiko 12etan, ANIMABASAURI-ANIMABASQUE Nazioarteko Animazio Zinemaldiaren seigarren edizioaren aurkezpen prentsaurrekoa burutuko da. Bertan, aurtengo Zinemaldia osatzen duten atalen eta ekintzen berri emango da.
Eguna: asteartea, apirilak 13
Ordua: 12:00
Lekua: BBK-ko prentsa aretoa (Gran Via 23, 4. – Bilbo)
Bertan izanen dira: Loly de Juan, Basauriko alkatea; Soraya Morla, Basauriko Kultur Etxea; Jon Iñaki Zarraga, Bizkaiko Foru Aldundiko kultura zuzendaria; Mikel Toral, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sustatzeko Zuzendaria; Alberto Rodríguez, BBK-ko kanpo erlazioak eta María Jesús Díez, zinemaldiko zuzendaria.
ANIMABASAURI-ANIMABASQUE datorren apirilaren 23tik 30era ospatuko da. Prentsaurrekoan zinemaldiko katalogoa, esku programa eta zinemaldian burutuko diren beste ekitzen informazioa emango da.
Apirilaren 13an, zuen zain izango gara BBK-ko prentsa aretoan. Baieztapena bidali otoi, prensa@irekikom.com helbidera edo 608 236 851 / 944 212 673 telefono zenbakietan.